Begoña Lazkano
seigarren Munduko Txapelketan
Begoña Lazkanok Hungariako,
Szeged hirian jokaturiko Munduko Txapelketa amaitu berri du, emakumezkoen K-4
500mtan, seigarren izanik B finalean.
Nahiz eta urte
osoa eman, Tokyoko jokoetarako txartela eskuratzeko lanean, ez da nahikoa izan
eta momentuz, ez du amets hori bete. Datorren denboraldian izango den bigarren
aukeran saiatu beharko du, baina beste ontzi batean, K-1 eta K-2 500mtan egongo
bait dira soilik jokoan azken txartelak.
Honela, Europako
Jokoetan bederatzigarren izanik eta Munduko Kopako B finalean garaituz, itxiera
ematen dio denboraldiari.
Begoña hamazazpi
urte dituenetik, urterik urte, nazioarte mailako frogetan aritu da, 2011ezkeroztik.
Bere palmaresean, Juniorren Munduko Txapelketan, K-4 500mtan (2011) brontzezko
domina eskuratu zuen, hirugarren izan zen baita ere, Universiadan, K-4 200mtan
(2013), zilarra eskuratu zuen, Europako 23 urtez azpiko txapelketan, K-4
500mtan (2016), bigarren izan zen. K-4 200mtan Munduko Kopan (2016), hirugarren
K-1 1000mtan Munduko Kopan (2016), brontzea eskuratu zuen Munduko Kopan, K-4
500mtan (2017) eta Europako zein Munduko Txapelketetako final ugari eskuratu
ditu, munduko onenen artean egonez.
Zalantzarik Gabe,
harro egoteko moduko palmaresa!
Begoña sexta en la final B del Mundial